XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EKONOMI-ARAZOA BERO. LEGE BARRIA

España Laterriko ekonomi-arazoa bero dago eta bere berotasunaren maillak geroago ta goragokoak dira, zori txarrez.

Lege edo plangintza barria sortu da oraintsu Madrid'eko Moncloa'n eta eginbide ori alderdi politiku guztien ordezkariak, Letamendiak izan ezik, izenpetu dabe.

Askorentzat pozbide bat izan da ori, baiña emen gure inguruan ez da agiri holako poz aundirik.

España'tarrak itxaropentsu ei dagoz, baiña euskaldunak ez ainbeste.

Arazo bildurgarria, benetan, ekonomi-arazoa! Eta guztioi ardura dauskuna!

POLITIKA-ALDAKUNTZEA

Ekonomi-gaiso izugarri au ezin osatu leike, politika-gaisoa osatu barik.

Ez dogu ukatu bearko, politikan aldakuntza batzuk izan diranik, baiña oraindiño bide luzea da egiteko dagoana.

Eta bide ori egin arte, ez da ikusten ekonomi-gaisoaren urtenbiderik.

Begiratu dagigun Euzkadi.

Buru-jabetza zabala lortu arte, edo askatasun osora eldu arte, ez dago gure ekonomi-gaisoarentzat osasun benetakorik.

Buru-Jabetza lortu ezkero, España laterriari lotuta gagozen artean, gure aberriari, itun ondo aztertua bide dala, zerga bat ezarriko leuskioe, ortik kanporako erri irabazi guztiak geure esku dirala.

Aberri-dirua euren esku izateak poztuko leukez euskaldunak eta gure lan-gogoa bizkortuko litzake.

Baiña nork urtenbidearen amesik, onenean be, dana erbestera ba'doa eta andik ondakiñak artzen ba'doguz?

GIZARTE-ALDAKUNTZEA

Lantegia bera da, oso-osoan aldatu bear dana.

Kapitalismoak sortu dauan lantegi onetan, langilleak ez dauke zor jaken nortasunik, ez eskubiderik eta ateraten diran ondasunen bañaketea be ezin izan zuzena, edo izanda be, ezin agertu bere zuzentasun ori.

Lantegietan langilledia izan bear da arduradun edo lantegiaren jabe izan ezkero obeto.

Sozialismoaren bidetik sartu bear dabe lantegiak eta kapitalismoak bere azkena ikusi bear dau.

Bide luzea orretara eltzeko ibilli bear dana, luzea Euzkadi'n, luzeagoa mundu zabalean.

Baiña Euzkadi'ren kondairan ba dagoz olako ereduak, arrokeri bakoak, baiña ereduak.

Gizonaren nortasuna zaintzeko ez da agiri bide egoki lez lantegi guztiak laterriratzea, marxismoak ezkatzen dauan lez, baiña lantegi indartsuenak laterrizatzea bearrezkoa izan leiteke demokrazia ta sozialismoa aurrera atera bear ba'dira.

Demokrazia bear dan lez oiñarrituta egon ezkero, laterriratze oneik ugariagoak izan leitekez, baiña bide ori ziurra ez ba'da, lagillediak len baiña arerio gogorragoa izango leuke: Len kapitalismoa, orain laterri gogorra, aginpide estua.

GIZARTE-ARDUREA

Alan zein olan, bide batetik naiz bestetik, gizonaren barruan gizarte-ardurea sortu bear dogu, ekonomi-arazoa bideratu gura ba'dogu.

Zalan lortu ori?

Gizonari, erritarrari, emen euskaldun bakoitzari, bere ardurak artuazoz.

Bere ardurak politikan: Auzoan, errian, errialdean, laterrian... sartuazoz.

Bere ardurak gizartean: lantegiko ta ekonomiaren arazo sakonak bereak dirala ulertuazoz.

Orretarako bide egokia ez da izango, legeak egitea.

Ez.

Askoz obea izango da bere lanaren frutua, politikan eta ekonomian, berak ikustea.

Gizona bere buruaren jabe agiri danean, politikan eta ekonomian, eta ez tramankulu aundiaren zatitxu bat lez, orduan billatu al izango jakoz urtenbideak eta osasun-bideak ekonomiaren gaiso larriari.